Natura eta Gizarte



Ezaugarriak:

·       Zelulaniztunak dira (zelula bat baino gehiagoz osatuta dago)
·       Autotrofoak (bere elikagaiak sortzen dituzte)
·       Kolore berdea à klorofila
·       Lurrera finkatuta

Atalak:
·       Zurtoina à Gatz mineralak eta ura garraiatzen dituzte hostoetara
·       Hostoak à Beheko partean estomak dituzte (zuloak arnasa hartzeko)
·       Sustraiak à lurrera finkatu eta gatz mineralak eta ura hartzeko.

BIZI FUNTZIOAK: NUTRIZIOA

1.     Landareak lurretik ura eta gatz mineralak hartzen ditu à Izerdi gordina.
2.     Izerdi gordina hostoetara joaten da zurtoinaren bidez. (Hodi zurkaren)
3.     Fotosintesia (egunez): Izerdi gordina hostoetan dagoenean izerdi landua (elikatzeko behar dutena)  bihurtzen da.
Estomen bidez karbono dioxidoa hartu eta oxigenoa bota.
4.     Izerdi landua landare osora garraiatzen da. (liber hodiaren bidez)
5.     Prozesu hau guztia gertatzeko eguzki argia behar da.
  

BIZI FUNTZIOAK: UGALKETA SEXUALA

1.     Loreak polen aleak ditu anteretan.
2.    Polinizazioa: Intsektuak eta haizeak polen aleak lore batetik bestera eramaten dituzte. (pistiloraino)
3.    Ernalketa: Polen aleak pistilotik sartzen dira, obulutegira ailegatzen dira eta obuluarekin elkartzen dira.
4.    Haziaren eraketa: Obulua eta polen aleak elkartzean hazia sortzen da.
5.    Lorea lehortzen denean, lurrera erortzen da eta barruan dagoen hazia ere lurrera joaten da.
6.    Lurrean dagoenean eguraldi egokia egiten badu hazia lurraren barruan sartzen da eta landare berri bat sortzen da.

BIZI FUNTZIOAK: UGALKETA ASEXUALA

Bi mota daude:
-         Esporen bidezko ugalketa: Esporak lurrera erortzen dira eta beste landare bat sortzen da.
-         Beste ugalketa mota:
o   Tuberkuluak à Sustraietan elikagai gordekinak dituzte.    Gordekin horietatik beste landare bat sortzen da. (patata)
o   Herrestadarrak à Zurtoinetik adar luze bat ateratzen da eta lurperatzen denean, hortik, beste landare bat sortzen da. (marrubia)
o   Errizomak à Lur azpian zurtoin luze bat daukate eta hortik beste landareak sortzen dira.
o   Erraboilak à Lur azpian dauden zurtoinak dira baina bertikalean.

 

ANIMALIA ORNOGABEAK

Ezaugarriak:
-         Ez daukate barne eskeletorik ezta bizkarrezurrik ere.
Izatekotan kanpotik daukate (oskolak)
-         Forma askotarikoak izan daitezke
-         Heterotrofoak dira, batzuk belarjaleak, beste batzuk haragijaleak eta orojaleak.
-         Gehienak ugalketa sexuala daukate baina badaude ugalketa asexuala daukatenek ere bai.

ANIMALIA ORNODUNAK

Ezaugarriak:
-         Barne eskeletoa eta bizkarrezurra daukate (barne organoak babesteko)
-         Azalez estalita daude (zakatzak, lumak eta ilea)
-         Atalak à burua, enborra eta isatsa
-         Heterotrofoak dira (belarjaleak, haragijaleak eta orojaleak izan daiteke)
-         Garuna eta zentzumen organoak garatuagoak dauzkate
-         Ugalketa sexuala daukate eta bibiparoak edo obiparoak izan daiteke.

Sailkapena:

·        Arrainak à Uretan bizi dira, ezkatak dauzkate, hegatsak dauzkate eta zakatzen bidez hartzen dute arnasa. Gehienak obiparoak dira.
·        Anfibioak à Urtetan eta lehorrean bizi dira. Azal biluzia eta lau hanka. Obiparoak dira eta metamorfosia egiten dute. Biriken eta azalaren bidez arnasa hartzen dute.
·        Narrastiak à Ezkatak dauzkate. Gehienak lehorrekoak eta biriken bidez hartzen dute arnasa. Lau hanka eta obiparoak dira.
·        Hegaztiak à Lumak dituzte, bi hego eta bi hanka. Biriken bidez hartzen dute arnasa eta obiparoak dira.
·        Ugaztunak à Ilez inguratuta daude, gehienak lehorrekoak, lau hanka dituzte nahiz eta batzuk beste ezaugarri batzuk izan. Biriak dauzkate. Gehienak bibiparoak dira.  

2 comentarios: