lunes, 5 de febrero de 2018

Lekeitio, 2018ko otsailaren 5a

Kaixo guztioi!
Zer moduz zabiltzate guztiok? Espero dut dena primeran egotea, eta irakasle berriarekin nirekin baino kexa gutxiago izatea. Ez daukat inolako zalantzarik, zuotako asko, oso pozik zaudetela egoera berriarekin.

Nik, dakizuenez, haur txiki bat izan nuen, eta, ondorioz, ez naiz bueltatuko berriz ikastetxera otsailaren bukaerara arte. Haurrari Martin izena jarri diogu eta urtarrilaren 25ean jaio zen. Gustatzen zaizue izena? Esan genezake, Martin ere, zuek bezalaxe, pixkat bihurria dela, hau da, ez da askotan geldirik egoten.

Ez ahaztu zuen irakasle guztiekin (Nuria, Sandra, Garikoitz, Ainitze, Paul...) uneoroko hartu-emanean nabilela, beraz, lan gutxi egiten baldin baduzue edo jarrera ez baldin bada egokiena, berehala enteratuko naizela. Hala ere, espero dut, horrelakorik entzun behar ez izatea, zuekin konfidantza handia daukat eta. 

Beno, eta zuek zer kontatzen didazue? Asko botatzen zaituztet faltan, eta badaukat zuen berri izateko gogoa. 

Besterik gabe, jarraitu gogor lanean eta ondo portatzen. 

Laster ikusiko dugu elkar. 

XABIER 

4 comentarios:

  1. Kaixo Xavier, zelan zaude????
    Nik ere ditut gogo asko zu ikustea
    Laister ikusiko gara

    Ivan 5.A

    ResponderEliminar
  2. kaixo xabi !!!!!!!!!!!!!!

    batzuk ez dira ondo portatu eta ia imaginatzen duzu nor izan ziren

    espero dut martin ondo zaintzea etaldatu pardel asko !!!!!!!

    ResponderEliminar
  3. Kaixo Xabi,euliak gara .Orain Uxueren etxean gaude eta oso ondo gaude.Gaupasa egin dugu eta Irenerekin egon gara ere bai.Zelan dago Martin?Espero dugu ondo egotea.

    ResponderEliminar